Testuingurua
Guk negarra daridala manándome llanto, Mendiburuk negarra dariedala
I. 49-16; guk negarra darizula, Mendiburuk negarra dariezula I. 46-30; guk izerdia zerizula manándoos entonces el sudor
, Mendiburuk izerdia zeriezula bizi ziñanean II.19-25.
Beste aditz baten adizkiak erakusten asi-orduko azter dezagun Mendiburuk dakarren erion-en adizkitxo bat.
Urrikariz ta amorez Amari zeriozkan negar-malkoak
I. 207-25.
Adizki baten ki maizenik artzaile-ezaugarria da ta lagun bat bear izaten du orretarako: t, k, n, o.. ta abar: datorkit, datorkik, datorkin, datorkio, datorkigu, -kizu, -kizue edo -kizute ta datorrkie; beti bera aurretik.
Askotasun - ezaugarriz gaineratzen zaienean, z onek ki- ren aurre-aldea artzen du: datozkit, datozkik, datozkin, datozkio... ta onela beste guziak.
Eta z ta ki auek maiz alkartzen diralako-edo, itsatsita bezelaxe adizki askotan izaten dira, ki artzaille-ezaugarria eztelarik ere bai.
Z orren urren kit, kik, kin, kigu, kizu ta kizue datozen guztian orixe gertatzen da gipuzkeraz beintzat: etorri zaizkit, zaizkik, zaizkin... beti z aurretik.
Bainan artzailea o denean z orrek besteakin bezela aurreko aldea bear luke, bainan erritar batzuen ezpainetan eta idazle batzuen (batez ere Mendibururen) eskuetan o ori, aurretik gelditzen da ta ki gaixo errukarriak bere burua ka itzulita ikusten du.
Etorri zaizkit, etorri zaizkik, etorri zaizkiñ... auek bai, beti orrela; baina etorri zaizkio-
ren ordez Mendiburuk zaizko edo zaizka daki erabiltzen.
Eroak dio berak, pozik artzen ditu dagozkan gauzak... eskeintzen zaizkanean I. 120-10, baña anitz urrikaldu zekiozkan (zekizkion-en ordezko adizkia) II. 367-28, bere gertaldiak eman diozkaten ondasun andiekin (...).